KAIXO KUADRILA!!!
Hau da Lehen Hezkuntza Hiru eledunaren Didaktika Orokorreko lehen praktika. Bertan gure haurtzaroaren 10 argazki erabili behar izan ditugu. Hain zuzen ere, lehen hezkuntzarekin zerikusia dutenak. Hauek, etorkizuneko irakaslea izateko erakusten dizkiguten balioak azaltzea ere eskatu digute.
TRASTAMINTXO EGUNA!
Egun hauek oso gustukoak nituen, batez ere egun para bat lehenago trastamintxo eguna iristear zegoela abisatzen zigutenean. Egun hartan, ipuin eta marrazki lehiaketak egiten genituen, esaterako, ipuina eta marrazkiak lehenagotik entregatzen genituen, eta trastamintxo egunean sari banaketa antolatzen zen.
niretzako oso garrantzitsua zen egun hau, oso gustukoa nuelako argazkian azaltzen den pertsonaia. Pertsonaia hori, DBH-ko ikasleak izaten ziren, eta beti esaten nuen DBH-ra iristerakoan ni izan nai nuela pertsonaia hori. Argazkian ikusten duzuen mutikoa, ni neu naiz, nire desioa lortu egin nuen.
Trastamintxo izateak erakutsi dizkidan baloreak izan dira, umeei zoriontsu egitea, azken finean, trastamintxo nire ikastolaren pertsonaia zelako, eta umeak oso pozik jartzen zirelako trastamintxo ikustean.
BARATZEEE!!!
Hiru eguneko
eskusioa egin genuen. Baratze izena zuen, bertan aktibitate asko egin genituen
eta oso ondo pasa nuen bertan nire ikaskideekin.
Bertan ikasi nuen
errespetuz eta modu onetan esaten badira gauzak, dena lortu ditzakezula, zeren
eta txikitan, oso bihurria nintzen, eta bertan ikasi nuen errespetuz dena lortu
daitekeela.
Horregatik jarri
dut argazki hau, niretzako oso garrantzitsua delako.
TXALAPARTA!!
8 urte nituenetik
hasi nintzen txalaparta jotzen nire ikastolan, beste hiru lagunekin. Txalaparta
esaterako, nire bizitzan pisu handia izan du, nire inspirazioa zen eta egunero
jotzeko gogoak nituen. Txalaparta oso garrantzitsua da niretzat, 14 urterekin
nire lehenengo kontzertua eman nuelako euskal dantza talde batekin, eta horren
ondoren, chillida lekun jo nuen txalaparta 5000 pertsonen aurrean.
IKASTOLAKO JOLASORDUAAK!!!
Hau da nire
ikastolako parkea, bertan mila eta mila ordu eman ditut jolasean, korrika eta
korrika ibili naiz bertan 6 urte nituenetik. Oso garrantzitsua da niretzat
argazkitxo hau zeren eta bertan ezagutu nuen nire gaur egungo kuadrilla, 6
urtetatik gaur egun arte (20 urte),eman ditut beraiekin, eta ez nieke ezer eta inorengatik
aldatuko.
IGERIKETA!!
Txalapartaz
aparte, igeriketa izan da nire kirola, 3 urte nituenetik hasi nintzen igerian.
Heldua egiten
joan nintzen heinean, lorpen handiak izan ditut gaur egun arte, Espainiako 2.a
gelditu nintzen Espainiako txapelketan 17 urterekin, Bartzelonan. Ondoren Espainiako
3.a ere izan naiz, Valladoliden. Igeriketak erakutsi dit, nahi bada ahal dela, esfortzurik
gabeko lanak ez duela saririk ematen, eta esfortzuzko eta eguneroko lanak
azkenean emaitzak bakarrik ateratzen direla.
HAUEK DIRA ESPAINAKO PODIUMEAN IBILI NINTZANEAN
ERABILI NITUEN BETAURREKOAK
MATALA!!
Mantal honek
balio asko izan dezake. Nire haurtzaroko
egunerokotasunean erabiltzen baitnuen. Ezin dezaken kontatu zenbat aldiz
garbitu behar izan duen nire amak mantal hau baina gogoeta asko ekartzen dizkit
eta oso pozik jartzen naiz mantal hau ikustean.
TXIRULA
Txirula jotzeak
poztasuna ematen dit, klase oso dibertigarriak izaten genituen musikako
klaseetan. Zailena abestiak ikastea zen, azterketak egiten bait ziguten astero,
eta hori da ez nuena hain gustuko.
ESPEJO!!
Espejo izan zen
nire eskurtsiorik onena, bertan pelikula bat grabatu genuelako, eta oraindik
etxean gordeta dauzkadalako, ez dudalako inoiz ahaztuko bertan pasa genituen
egunak. Bertan taldea oso ona egin genuen, eta integratzen ez ziren ikasleak,
integratu egin ziren talde osoan, eta horrek pertsona onagoak egin ziguten.