martes, 21 de febrero de 2017


KAIXO KUADRILA!!!




Hau da Lehen Hezkuntza Hiru eledunaren Didaktika Orokorreko lehen praktika. Bertan gure haurtzaroaren 10 argazki erabili behar izan ditugu. Hain zuzen ere, lehen hezkuntzarekin zerikusia dutenak. Hauek, etorkizuneko irakaslea izateko erakusten dizkiguten balioak azaltzea ere eskatu digute.






TRASTAMINTXO EGUNA!





Egun hauek oso gustukoak nituen, batez ere egun para bat lehenago trastamintxo eguna iristear zegoela abisatzen zigutenean. Egun hartan, ipuin eta marrazki lehiaketak egiten genituen, esaterako, ipuina eta marrazkiak lehenagotik entregatzen genituen, eta trastamintxo egunean sari banaketa antolatzen zen.

niretzako  oso garrantzitsua zen egun hau, oso  gustukoa nuelako argazkian azaltzen den pertsonaia. Pertsonaia hori, DBH-ko ikasleak izaten ziren, eta beti esaten nuen DBH-ra iristerakoan ni izan nai nuela pertsonaia hori. Argazkian ikusten duzuen mutikoa, ni neu naiz, nire desioa lortu egin nuen.

Trastamintxo izateak erakutsi dizkidan baloreak izan dira, umeei zoriontsu egitea, azken finean, trastamintxo nire  ikastolaren pertsonaia zelako, eta umeak oso pozik jartzen zirelako trastamintxo ikustean.







BARATZEEE!!!





Hiru eguneko eskusioa egin genuen. Baratze izena zuen, bertan aktibitate asko egin genituen eta oso ondo pasa nuen bertan nire ikaskideekin.

Bertan ikasi nuen errespetuz eta modu onetan esaten badira gauzak, dena lortu ditzakezula, zeren eta txikitan, oso bihurria nintzen, eta bertan ikasi nuen errespetuz dena lortu daitekeela.

Horregatik jarri dut argazki hau, niretzako oso garrantzitsua delako.



TXALAPARTA!!





8 urte nituenetik hasi nintzen txalaparta jotzen nire ikastolan, beste hiru lagunekin. Txalaparta esaterako, nire bizitzan pisu handia izan du, nire inspirazioa zen eta egunero jotzeko gogoak nituen. Txalaparta oso garrantzitsua da niretzat, 14 urterekin nire lehenengo kontzertua eman nuelako euskal dantza talde batekin, eta horren ondoren, chillida lekun jo nuen txalaparta 5000 pertsonen aurrean.



IKASTOLAKO JOLASORDUAAK!!!





Hau da nire ikastolako parkea, bertan mila eta mila ordu eman ditut jolasean, korrika eta korrika ibili naiz bertan 6 urte nituenetik. Oso garrantzitsua da niretzat argazkitxo hau zeren eta bertan ezagutu nuen nire gaur egungo kuadrilla, 6 urtetatik gaur egun arte (20 urte),eman ditut beraiekin, eta ez nieke ezer eta inorengatik aldatuko.



IGERIKETA!!





Txalapartaz aparte, igeriketa izan da nire kirola, 3 urte nituenetik hasi nintzen igerian.

Heldua egiten joan nintzen heinean, lorpen handiak izan ditut gaur egun arte, Espainiako 2.a gelditu nintzen Espainiako txapelketan 17 urterekin, Bartzelonan. Ondoren Espainiako 3.a ere izan naiz, Valladoliden. Igeriketak erakutsi dit, nahi bada ahal dela, esfortzurik gabeko lanak ez duela saririk ematen, eta esfortzuzko eta eguneroko lanak azkenean emaitzak bakarrik ateratzen direla.



HAUEK DIRA ESPAINAKO PODIUMEAN IBILI NINTZANEAN ERABILI NITUEN BETAURREKOAK



 MATALA!!







Mantal honek balio asko izan dezake.  Nire haurtzaroko egunerokotasunean erabiltzen baitnuen. Ezin dezaken kontatu zenbat aldiz garbitu behar izan duen nire amak mantal hau baina gogoeta asko ekartzen dizkit eta oso pozik jartzen naiz mantal hau ikustean.





TXIRULA





Txirula jotzeak poztasuna ematen dit, klase oso dibertigarriak izaten genituen musikako klaseetan. Zailena abestiak ikastea zen, azterketak egiten bait ziguten astero, eta hori da ez nuena hain gustuko.




ESPEJO!!







Espejo izan zen nire eskurtsiorik onena, bertan pelikula bat grabatu genuelako, eta oraindik etxean gordeta dauzkadalako, ez dudalako inoiz ahaztuko bertan pasa genituen egunak. Bertan taldea oso ona egin genuen, eta integratzen ez ziren ikasleak, integratu egin ziren talde osoan, eta horrek pertsona onagoak egin ziguten.

























miércoles, 15 de febrero de 2017



KONPETENTZIAK IKASI ETA EBALUATU


IKASI

EBALUATU
ZER? Edukiak (2 ziklo) disziplinak


Euskera/Gaztelania eta literatura (119.or.)


  • Atzerriko Hizkuntza (142.or)
  • Matematika (164.or.)
  • Natur Zientziak (191.or.)
  • Gizarte Zientziak (209.or.)
  • Arte Hezkuntza/Plastika (252.or.)
  • Gorputz Hezkuntza (268.or.)
  • NOIZ? Hasierakoa(diagnostikoa)/hezigarria(azterketak jakiteko ondo edo txarto dijoazten)/amaierakoa(azterketak)
    ZERTARAKO? Helburuak(disziplinarra orokorra)/konpetentziak (zeharkakoa (5)/disziplinarra(7))


    Euskera/Gaztelania eta literatura (118.or.)


  • Atzerriko Hizkuntza (142.or)
  • Matematika (163.or.)
  • Natur Zientziak (190.or.)
  • Gizarte Zientziak (208.or.)
  • Arte Hezkuntza/Plastika (251.or.)
  • Gorputz Hezkuntza (268.or.)
  • NOLA?
    Ebaluazio autentikoa
    Testuinguruan errotutako
    Kualitatiboa/kuantitatiboa
    NOIZ? Etapa/ziklo (2)

    Zikloaren arabera disziplina bakoitzen konpetentzien ezaugarriak desberdinak dira, baina oinarrizko zehar konpetentziak Lehen Hezkuntzako urte guztietan zehar berdinak dira.
    ZER?
    Konpetentziak(zeharkakoak, disziplinarrak) disziplinarrak ondoren zeharkakoak ebaluatzeko.


    Euskera/Gaztelania eta literatura (132.or.)


  • Atzerriko Hizkuntza (153.or)
  • Matematika (178.or.)
  • Natur Zientziak (199.or.)
  • Gizarte Zientziak (220.or.)
  • Arte Hezkuntza/Plastika (261.or.)
  • Gorputz Hezkuntza (275.or.)
  • NOLA? Metodologian (konduktibismo, kognitibismo, konstruktibismo)